Urrezko Zirkulua (Islandia)
Urrezko Zirkulua edo Golden Circle (islandieraz: Gullni hringurinn) Islandiako hegoaldean oso ezaguna den ibilbide turistikoa da. 300 kilometroko ibilbidea da, Reykjaviken hasi eta amaituz, uhartearen bihotzean barneratzen dena. Ibilbide honek Islandiako turismoarekin eta bidaiekin lotutako txango eta jarduera nagusiak biltzen ditu.[1]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibilbidearen hiru geltoki nagusiak honako hauek dira: Þingvellir, Gullfoss eta Haukadalur harana. Azken horrek jarduera geotermal handia du eta Geysir eta Strokkur geiserrak daude bertan, biak nahitaez bisitatu beharrekoak. Þingvellir Parke Nazional ederra da. Gullfoss ('urrezko ur-jauzia') ur-jauzi ikusgarria da.
Hain ohikoak ez diren beste geldialdi batzuk ere badaude, hala nola Kerið krater-bolkanikoa, Hveragerði herria, Skálholteko eliza eta Nesjavellirreko energia geotermikoko instalazioa.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Urrezko Zirkulua Lonely Planeten.
- Bideoa You Tuben.